Nor gara
Amaiketakon “hamaiketakoa” dugu gogoan.
Goiz erdiko otordua izan da betidanik, baina aspaldian aperitiboari edo mokadua jateari ere horrela esaten diogu.

Aukerarik onena
Amaiketakon, modu tradizionalean egindako produkturik onenak eskaintzeko lan egiten dugu, egunez egun. Ekoizleek produktuak mimatzen dituzte, kalitaterik gorena lortzeko.
Guk zuretzat aukeratzen ditugu, eta etxean edo bulegoan erosotasunez jaso ditzazun eskaintzen dizkizugu. Amaiketakoren produktuekin hamaiketako bikaina prestatu ahal izango duzu, azkar eta erraz. Gure marka da gure jatorri-deitura, gure kalitate-zigilua.
Batetik bestera gabiltza etengabe, gure katalogo iraunkorrean produktu berriak sartzen joateko. Sasoian sasoiko produktuak ere eskaintzen ditugu, urtaroen arabera.

The art of enjoying the best, without complications.
For us Amaiketako doesn’t mean just lunch, but a very special moment to enjoy an informal and relaxed meal with friends or family.
Online denda
Bisitatu gure online denda gure produktuak erosteko. Aukerarik onena zure esku.


Gure historia
Amaiketako 2015ean sortu zuten Gabriel Benguría, José Vergarajáuregui eta Carlos Lasarte lagun minek. Profil profesional osagarriak dituzte eta hirurek ere biziki maite dute gastronomia.
Madrilgo San Miguel merkatuan lehenengo saltoki fisikoa zabaltzeko proiektuari ekiteko helburuarekin, 2018aren bukaeran bi bazkide berri sartu ziren Amaiketakon: Alejando Merino eta Cristobal Mazarrasa. Horrela, diziplina anitzeko lantaldea osatu dute Donostiako 5 lagun minek.
"Produkturik onenak eskura izateari esker, betidanik atsegin izan dugu hamaiketakoa egitea. Horretatik, badakigu zertaz ari garen, eta gure ekarpen gastronomikoa egin nahi dugu gizartean. Egunez egun, kalitate handiko produktuak bilatu, aukeratu eta modu onean eskaintzeko egiten dugu lan".
Gure bezeroen iritziak
Sekulakoa! Maisuak direnez, ziur nago guztia bikaina dela. Primeran joan dadila!
Ricardo Marín Bezeroa
Kalitate aparta dute bai pertsonek bai produktuek. Ezinbesteko aukera gozatu nahi dutenentzat
David Martínez Hotel López De Haro hoteleko zuzendaria
Mailako produkturik onenen aukera; horrela, denbora eta dirua aurrezten ditugu. Jende jatorra, arreta ona eta hurbiltasuna.
Javier Rivero Ama Taberna
Maila altuko kalitatea dute oinarri, eta, gainera, zerbitzua adeitsua, azkarra eta eraginkorra da. Apustu segurua gure bezeroen saskiak osatzeko.
Borja Arruti Negozio Garapen eta Sustapeneko zuzendaria
Prentsan argitaratua
Diario Vasco 08 Uztaila, 2019
Amaiketako, productos elaborados de manera tradicional
Tapas Magazine 12 Ekaina, 2019
10 botellas de vino (y otras bebidas) para celebrar el inicio del verano
El Correo de Madrid 28 Maiatza, 2019
Amaiketako: nuevos bocados con sabor Atlántico
El Economista 03 Maiatza, 2019
El chef Javi Estévez, nuevo fichaje del renovado Mercado de San Miguel
7 Caníbales 18 Otsaila, 2019
El Mercado de San Miguel pone en marcha un programa de actividades
La Información 16 Otsaila, 2019
Amaiketako, el almuerzo vasco que llegaba online, aterriza en Madrid
Madridiana 15 Otsaila, 2019
La marca donostiarra Amaiketako se une a la renovación del Mercado de San Miguel
El Mundo 20 Azaroa, 2016
Latas de conserva: de comida de subsistencia a producto de culto
En Femenino 11 Azaroa, 2016
Navidad gourmet: los regalos culinarios que no pueden fallar
Marabilias 06 Azaroa, 2015
Amaiketako: cómo disfrutar en cualquier sitio del aperitivo vasco más casero